Jauzi nabigazioa. Joan zuzenean eduki nagusira. (S laster-tekla)

Hemen zaude::

  1. Ekimenak
  2. FAQ's

FUNDACION EDPFAQ's

Eduki nagusiaren hasiera

FAQS

Zergatik eta zertarako bisitatu EDPren ekoizpen-lantegi bat? 

EDPren ekoizpen-lantegiak bisitatzeko programa Konpainiaren Gizarte Erantzukizuneko ekimenetako bat da, eta komunitatearekin hurbileko kontaktu ireki eta gardena izatea du helburu. Bisitak konpainiaren jarduerak eta elektrizitatea sortzeko prozesuak sakonkiago ezagutzeko aukera ematen du.

Nork parte har dezake EDPren bisiten Programan?

Bisitak DBHko, batxilergoko nahiz unibertsitateko ikasleentzat dira, baita EDPren ekoizpen-lantegiak ezagutu nahi dituzten eta eskaera egiten duten elkarte, erakunde, auzokide-komunitate eta abarretako kide guztientzat ere.

Zein da bisita egiteko gutxieneko adina?

14 urtetik gorako eskola-ikasleentzat da. Hau da, DBHko 3. mailatik aurrera.

Zein dira bisita egin ahal izateko baldintzak?

Eskolak nahitaez izan behar du ikasle bakoitzaren baimena edo, egokia bada, haien guraso edo tutoreena, bisitara joan ahal izateko.

Zenbat irauten du bisitak?

Bisitaren iraupena ordu eta erdi ingurukoa izango da.

Zein aurrerapenekin programa daiteke bisita?

Bisita behar bezala planifikatu ahal izateko eta arreta pertsonalizatua jasotzeko, komenigarria da gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin eskatzea.

Gogoan izan behar da zentralek astean behin jasotzen dituztela bisitak, eta ondorioz, data jakin bat interesatzen bazaizu, komenigarria da erreserba lehenbailehen egitea.

Nork joan behar du ikasleekin batera?

Ikasleek beren irakasleekin edo taldeen koordinatzaile arduradunekin batera joan behar dute ibilaldi osoan zehar.

Zein gomendio hartu behar dira kontuan EDPren zentralak bisitatzeko?

Energia ekoizten duten zentroak segurtasun handiko instalazioak dira. Barrutira sartzea arriskutsua izan daiteke, eta horregatik, nahitaezkoa da bisitak egitean arau guztiakkontuan hartzea eta gidariak dioena betetzea.

Zein da bisita egin ahal izateko gehieneko pertsona-kopurua?

Bisitan zehar taldearen segurtasuna eta kontrola bermatzeko, ezin dira 25 pertsonako baino gehiagoko taldeak osatu.

Nola erreserbatzen da bisita?

Bisita erreserbatzeko, “bisitaren eskaera” formularioa bete behar da. Formularioa webgunean aurki daiteke.

EDPk mezu elektroniko bat bidaliko dizu bisitaren eguna berresteko.

Zure bisita antolatzeko libre dauden egunak zein diren jakin nahi baduzu, 902830100 telefonora 51173 luzapenera deituz galde dezakezu.

Zer egin behar da ikastetxeak bisitaren eguna aldatu behar badu?

Dagoeneko berretsita dagoen erreserba baten data aldatu edo ezeztatzeko, 902830100 telefonora 51173 luzapenera deitu behar da.

Zein egunetan egin daitezke bisitak?

EDPren Bisiten Programan bisita daitekeen zentral bakoitzak astero egun bat du bisitak jasotzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu zentro bakoitzaren fitxa.

Zein dira bisita daitezkeen zentralak?

EDP Taldearen zentral hauek bisita daitezke:

  • Proazako Zentral Hidraulikoa.
  • Soto de Riberako Zentral Termikoa.
  • Aboñoko Zentral Termikoa.
  • Soto de Riberako Ziklo Konbinatuko Zentral Termikoa.
  • Castejón-eko Ziklo Konbinatuko Zentral Termikoa.

Beste zentro batzuk bisitatzeko, deitu 902830100 telefonora, 51173 luzapenera.

Zein da bisitaren prezioa?

EDPren ekoizpen-lantegietako bisitak doakoak dira.

Eduki nagusiaren bukaera

Igo